Arrasatetik Parisera joateko deia

Xabi Gorostidi 2017ko aza. 9a, 20:07

Hainbat herritarrek agerraldia egin dute euskal preso politikoei "aplikatzen zaizkien salbuespen neurriekin amaitzea eskatzeko". Herritar ugariz gain, elkartegintzako jendea, hiru alkate ohi eta Udalean ordezkaritza duten hiru alderdietako kideak ere batu dira Kulturaten, Bakeen Artisauek Abenduaren 9an Parisen antolatu duten martxan parte hartzeko gonbidapena egiteko.

Honako "salbuespen egoerak" amaitzea eskatu dute hitza hartu duten Maria Asun Pagoagak eta John Anduezak, "urgentziazko neurri horiek presoen gaiaren behin betiko konponbidearen" baitan kokatzen direlako.

  • PSP (partikularki seinalatutako presoa) estatutuaren aplikazioaren amaiera.
  • Euskal presoen hurbilketa.
  • Gaixorik dauden presoak askatzea, eta baldintzapeko askatasuna

Parisera joateko tiketak Osorik eta Basati tabernetan daude salgai. Autobusak Abenduaren 20:00an aterako dira Garibaitik, 19:00etan, eta ekitaldia amaitu ostean hartuko dute bueltarako bidea.

Agerraldia amaitzerakoan, Abenduaren 9ko ekitaldia bultzatu duten Bakeen Artisauen ikus-entzunezkoa proiektatu dute Seber Altube plazan. Bideoa ikusteko, egin klik hemen.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak