LABen ekimen ibiltaria, Arrasaten

Jokin Guridi 2017ko aza. 8a, 11:40

Argazkia: LAB sindikatua

Sindikatuaren ekimen ibiltari nazionala Arrasatetik pasako da azaroaren 15ean, asteazkena. Ekimen honek prekarietatea salatzea eta lan duina aldarrikatzea du helburutzat eta Euskal Herriko hainbat txokotan zehar dabil azken asteetan. 

Urriaren 16an abiatu zen Iruñean LAB sindikatuaren ekimen ibiltaria 'lan duina, bizi duina' lelopean. Prekarietatea oinarri duen ekimen hau hainbat herri eta hirietatik pasako da abenduaren 6an Durangon bukatu aurretik, tartean Arrasate ere, Debagoienean egingo den geldialdi bakarra suposatuz.

Azaroaren 15ean izango da bertan eta egun honetarako ekitaldi ugari antolatu dituzte. Egunari hasiera goizeko 9:30etan emango zaio delegatuei zuzendutako 'Prekarietatearen aurkako gida' izeneko hitzaldiarekin Kulturaten. Ondoren, 12:30etan, giza katea egingo da merkataritzako lan baldintza duinen alde Eroskitik Lidl eta BMraino. Arratsaldean berriz, gune antiprekarioaren irekiera egingo da 17:00etan eta bertan prekarietatearen aurkako materiala banatzeaz gain, Edesako langileek enpresari buruzko azken berriak azalduko dituzte. Gune honetan bertan egingo da eguneko azken ekitaldia, 'Hezkuntzan, kalitatezko zerbitzua orain' izeneko hitzaldiarekin hain zuzen, arratsaldeko 18:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak