Aitorren kasuan, podiumera igotzeko borrokan aritu zen, baina gutxigatik ez zuen lehen hiru sailkatuen artean geratzea lortu. Hala ere, bere maila erakusteko beste aukera bat izango du laster Euskadiko Selekzioarekin. Euskal karateka onenak Santiago de Compostelan jokatuko den 21 urte azpikoen Espainiako Txapelketan lehiatko dira azaroaren 17tik 19ra eta Lasagabaster bertan izango da 52 kilo azpiko kumite kadete mailan.
Emaitzak positiboak, beraz, Saioa Taldeko kirolarientzat, etorkizuneko erronkei begira konfiantza pilatzeko.