"Garagartzako gunearen kontsumoa handiegia da. Erabiltzaile askok neurriz erabiliko dute, baina beste batzuk ez dute egoki erabiltzen" adierazi du Ibon Arrupe Hirigintza, Ingurumen eta Mugikortasun zinegotziak.
20.000 euro horiek kontrol sistema bat ezartzera bideratuko dira. Zein sistema mota izango den ez dago oraindik zehaztuta, baina ziurrenik zabor txartelaren antzerako sistema ezarriko da. Hala, erabiltzaile bakoitzak litro kopuru mugatu bat izango luke, berak nahieran erabiltzeko.