Garaipen garrantzitsua lortu du gaur Arrasate Rugbi Taldeak Mojategin, eta horretan zerikusi zuzena izan du aurreko partiduetan ez bezala, oraingoan 18 jokalari egon izanak. "Aurrekoetan jokalari aldetik justu ibili gara, eta helburua izan da atsedenaldira bizirik heltzea. Gaur, baina, hiru aldaketa egin ahal izan ditugu, eta hori igarri da. Erronka izan da 80 minutuak kontrolatzen eta lehiatzen ibiltzea, eta lortu dugu", azaldu du arrasatearren entrenatzaile Igor Isasik.
Kanpanzar ARTk Getxo Artea izan du aurrean, Isasiren esanetan eta mailari dagokionez, Senior Erregional Mailako aurkari zuzenetakoa. Atsedenaldira markagailuan 10-7 zegoela joan dira, eta 18-7 izan da azken emaitza. Arrasatearrek 4 puntu lortu dituzte, eta bizkaitarrek ez dute lortu bonus punturik; gauzak horrela, bi taldeen arteko arteko txikitu egin da.
Gaurkoarekin, denboraldi honetan jokatutako bost partiduetatik bi irabazi ditu Kanpanzar ARTk, eta Isasik bere jokalariek egindako lana eta erakutsitako motibazioa azpimarratu gura izan ditu. Hurrengo asteburuan atsedenaldia izango dute, eta arrasatearren entrenatzailearen esantean, gehiago entrenatzeko eta min hartuta daudenak errekuperatzeko aukera emango die horrek.