Ford Mugarrik ez du gura moduan hasi liga txapelketa. Bi partidu jarraian galdu ditu. Gaurkoa "irabazi beharrekoa". Lehen zatia oso parekatua izan da. Bi taldeek izan dituzte abantailak markagailuan. Minutu gehienetan berdinketa izan da nagusi. Baina, atsedenean bi goleko errenta izan du Urdanetak: 12-14.
Jokalari asko zigortuta
Bigarren zatiko minutu batzutan asko zoratu da partidua. Bi taldeak lau jokalarirekin egon dira kantxan. Epaileek bi minutuko kaleratze asko egin dituzte. Gehienak, jokalarien protestengatik. Egoera hori askoz hobeto baliatu dute bizkaitarrek abantaila handitzen joateko: 14-17, 15-21 eta 17-23. Azken hori izan da tarterik zabalena.
Ford Mugarrikoek ez dute amore eman eta markagailuari beste itxuta bat ematen ahalegindu dira. Baina, erasoan, jaurtiketak egiteko bidea topatu arren, ezin izan dute Urdanetako atezaina gainditu. Sei metrotatik egindako jaurtiketa gehienak geratu ditu.
Azken minutuetan, markagailua estutu egin dute etxekoek.
Fagor Industrial Aloña Mendik, irabazi
Domu Santu Egunean Basauriren kontra galdu ostean, bide onari heldu dio berriro ere Oñatiko taldeak. 31-17 menderatu du Bidasoa B taldea.
Hasiera orekatuaren ostean, oñatiarrek euren nagusitasuna erakutsi dute eta atsedenera zazpi goleko errentarekin heldu dira: 19-12. Bigarren zatian erritmoa eutsi dute, eta, tarteka ahulguneren bat izan duten arren, markagailuako errenta handitzen joan dira, garaipen garbia lortu arte.