Ruper Ordorikak ez du hutsik egiten

Maite Txintxurreta 2017ko aza. 5a, 12:53

Berrehun ikusletik gora batu ziren atzo gauean Arrasateko Amaia antzokian oñatiarraren kontzertuaz gozatzeko. Guria ostatuan bere azken diskoko abestiak kantu "klasikoagoekin" tartekatuz, ohi duen bezala gozarazi egin zituen bertaratutakoak.

"Kontzertu elegantea izan zen, eta talde osoa oso ondo egon zen", dio Arrasteko Kultura teknikari Karmelo Alberdik. Izan ere, askorendako Ruper Ordorikaren emanaldi batera joatea apustu segurua da, eta oraingoan ere oñatiarrak ez zien hutsik egin Amaia Antzokian bildutako arrasatearrei zein inguruko herrietatik etorritako jendeari.

Aurrez aipatu bezala, azken laneko hainbat abesti jo zituen Ordorikak eta haren taldeak taula gainean, baina, horiez gain, bere kantu zaharragoak, ezagunenetarikoak ere eskaini zituen, dagoeneko klasiko bilakatu diren horiek, Alberdik dioen moduan. Hala, jendea ezin gusturago egon zen ordu eta erdi inguru iraun zituen emanaldian. Publikoak merezitako txalo zaparradarekin agurtu zuen taldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak