Izara zaharrekin mozorroak prestatu ostean, Ilargitxoren bisita izan dute, gauak egunak baino luzeagoak diren urte sasoian umeen laguna. Herriko kaleetan barna sorginen kantuak abestu eta herrikideren bat edo beste beldurtu ostean, Biteri plazan elkartu dira zuku berezi, armiarma eta begiekin edabe magikoa prestatu eta dastatzeko.