Ingelesa eta literatura aldi berean uztartzeko jardunaldiak

Xabi Gorostidi 2017ko aza. 3a, 14:09

'Literary Gatherings' saioak antolatu ditu Bibliotekak, hiru libururi buruz ingelesez hausnartu ahal izateko. Lehen saioa azaroaren 28an izango da.

Bibliotekaren Eguneko emanaldiak amaitu berritan, proposamen berri batekin dator Udal Biblioteka. Shakespeareren hizkuntza ardatz hartuta, Literary Gatherings izeneko jardunaldiak antolatu dituzte, liburu zaletasuna eta ingelesa aldi berean uztartzeko.

Hiru saio izango dira, guztira, 18:30ean hasi eta 20:00etan amaituko dira. Horietako lehena azaroaren 28an egingo da, eta bertan, azken Nobel saria eskuratu duen Kazuo Ishiguro idazlearen Never let me go liburuaren inguruan jardungo dute.

Bigarrena urtarrilaren 30ean izango da, eta Ray Bradburyren Fahrenheit 451 lana izango dute aztergai. Azkena martxoaren 20rako dago antolatuta, eta Margaret Atwood-en The Handmaid’s Tale lana aztertuko dute.

Olwen Mears gidari

Hiru saioak gidatzeko ardura Olwen Mears kazetariak izango du. Londresen jaio arren, Euskal Herrian bizi da, eta EITBrentzat egiten du lan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak