Estibaliz Etxaburu: "Promozioak bidaltzeko aukera oso erabilgarria da nire kasuan"

Xabi Gorostidi 2017ko aza. 3a, 12:55

Merkatari-ren trenera igo berri da Promise dendako arduraduna, eta begi onez ikusi ditu aplikazioak eskaintzen dizkion abantailak.

Nolakoak izan dira Merkatari-rekin izan dituzun lehen esperientziak?

Esperientzia jaioberria dela esan daiteke. Duela gutxi hasi gara erabiltzen, eta oraindik bezero kopuru txiki bat animatu da hura probatzera. Egin dutenek oso balorazio positiboak egin dituzte, eta hori da garrantzitsua. Baina, esan bezala, oraindik goizegi da balorazio sakona egin ahal izateko.

Erraz moldatu dira bezeroak aplikazioarekin?

Bai. Ez da zaila erabiltzeko. Nire kasuan, bezero askok 50 urte baino gehiago dituzte, eta teknologia kontuetan estu dabiltza, orokorrean. Baina Internetez erosteko ohitura duten horientzat, oso erraza da erabiltzeko.

Merkatari-k hainbat funtzio eskaintzen ditu: txata, promozioak bidaltzeko aukera, bilaketak... guztien artean, zein da, zure iritziz, erabilgarriena?

Nire iritziz, promozioak bidaltzearena. Erosteko eta saltzeko moduak aldatzen ari diren honetan, oso garrantzitsua da gure promozioak erraz helaraztea. Dendatik igaro gabe ere, gure produktuen berri izate hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak