Ibai-Artek bezeroen fideltasuna saritzeko kanpaina abiarazi du

Mirari Altube Arrese 2017ko aza. 3a, 13:47

Bezeroak saritzeko kanpaina jarri du abian Ibai-Arte Arrasateko Merkatal eta Zerbitzuen Elkarteak. Erosketak Arrasate txartelarekin ordaintzen dituztenen artean 50 euroko txartelak zozketatuko ditu.

Ibai-Arteko kideek iragarri dute 10 eurotik gorako erosketak Arrasate txartelarekin ordainduz gero 50 euroko erosketa txartelak jasotzeko aukera izango dutela bezeroek.

Sariak ausaz aterako dituzte, eta bezeroak ordainketa egiten duen unean bertan jakingo du saritua izan den edo ez; erosketako ticketean honako mezua aterako zaio: Saria: 50 € Txartela. Saria derrigorrean jaso beharko da sari-banaketa ekitaldian. Ekitaldi hori abenduaren 2an egingo dute, Herriko Plazan, 13:30ean. Erosketa txartelak abenduaren 31 arte erabili ahal izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak