"Arrasateko, Aretxabaletako, Eskoriatzako, Aramaioko eta Bergarako gaztetxoak ditugu aurten atletismo eskolan. 15 urtetik gorakoak federatu moduan hasten dira, eta horiek astean hirutan dituzte entrenamendu saioak. Atletismoak arlo asko lantzen ditu: saltoak, abiadura, erresistentzia, jaurtiketak... Horrenbestez, interesa duena etor dadila probatzera, ateak zabalik daude-eta", adierazi du Fernando Zufiriak.