Ruper Ordorika eta haren 'mugalariak' Amaia antzokian

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2017ko aza. 2a, 13:08

Irailean Oñatin, egin zuen Debagoieneko azkeneko kontzertua eta etzi, zapatua, Arrasateko Amaia antzokian izango da, 20:00ean. Arrasate.eus atarian edo antzokiko leihatilan eskura daitezke hamar eurotan sarrerak.

Urtebete da dagoeneko Guria Ostatuan lana argitaratu zuela, eta oraindik ere gozatzen ari da zuzenean aurkezten. "Oso ondo hartua izan da diskoa. Niretzako lan luzea izan zen guztia antolatzea. Hortaz, azken diskoko kantuak joko ditugu Amaia antzokian gehienbat baina beste sasoietakoak ere izango dira kantu-zerrendan jasota", dio Ordorikak.

Ohiko mugalariak izango ditu Oñatiko musikariak biharko emanaldian ere lagun: Arkaitz Miner, gitarra eta biolinarekin; Hasier Oleaga, baterian; eta Lutxo Neira, baxuan izango dira Amaia antzokiko agertokian.

Arrasate Irratiko Igo Autobusera! saioan bihar, egubakoitza, zozkatuko dituzte kontzerturako sarrerak. Parte hartzeko deitu 943 25 05 05 telefonora edo idatzi irratia@goiena.eus helbidera, bihar, egubakoitza, 11:00ak aurretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak