Autodefentsa feminista saioa egingo dute azaroaren 18an

Mirari Altube Arrese 2017ko aza. 1a, 09:25

Indarkeria sexistaren gaineko emakumeen bizipenak bildu eta konpartitzeko asmoarekin antolatu du Emakume Txokoak autodefentsa feminista ikastaroa. Azaroaren 18an, zapatua, izango da (10:00-14:00 eta 15:30-19:30), eta izena emateko epea zabalik dago.

Esperientziak partekatu eta iritziak trukatu, horixe izango da saioaren helburua: "Tartea izango dugu elkarri entzuteko eta lasai hitz egiteko beldurrei edota emozioei buruz. Bide batzuk eskainiko dira indarkeria sexista identifikatzeko, zelan funtzionatzen duen hausnartzeko eta indarkeriari aurre egiteko", jakinarazi dute antolatzaileek. Saioaren gidari lanak Emagin elkarteko kideek egingo dute.

Debalde izango da eta gaztelaniaz. Izena emateko Emakume Txokora jo behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak