"Herria guztiona da eta beharrezkoa da gure ondarea zaintzea, herritarren arteko elkarbizitza hobetzeko eta udalerriak pintaden ondorioz islatzen duen utzikeria eta zikintasun irudiari amaiera emateko".
Pintaketek garbitasunaren aurka egiteaz gain, herriko ondarea kaltetzen dutela adierazi dute. "Herriko elkarteek eta eragileek, hala nola Arrasate Zientzia Elkarteak, lan eta esfortzu handia egiten dute gure herriko erakargarritasun eta balio horiek ezagutzera emateko eta indartzeko, eta asteburuz asteburu egiten diren pintadek esfortzu guzti hori zapuzten dute”.
Pintaketak ezabatzeko BAZen jasotzen diren eskaera kopuruei erreparatuta, herri txukun, garbi eta atsegin baten aldeko arrasatearrak gero eta gehiago direla azaldu dute, eta eskerrak eman dituzte jasotako eskaera eta proposamenengatik. "Salto kualitatibo bat egon da, eskaerak herritarrez gain, jabekideen erkidegoek eta dendariek ere egin dituztelako. Pintaketak ezabatzeaz gain, arazoak konponbidea behar duela nabarmentzen dute".