Azken bi urteetan Jaurlaritzako hezkuntza sailarekin egindako bileren emaitza izan dela esan dute Udal gobernuko kideek, eta herriko hezkuntza publikoarentzat aurrera pausua izango dela iragarri dute.
"Eraikin berriak eskolako beharrak asebetetzeaz gain, eragin zuzen eta positiboa izango du herriko hezkuntza publikoan. Eta ez hori bakarrik. Emandako hitza beteaz, Herri Eskolako Guraso Elkarteak egindako eskaerari erantzuna emate aldera, gaur egun eskolako patioan egoera txarrean eta
oztopo egiten dagoen transformadorea ere kenduko da".