2011. urtean elkartea sortu zenetik hiru erakusketa egin dituzte: Arrasaten bi –2011 eta 2013. urtean– eta Gasteizen, 2015.urtean. "Honako honetan bakarrik Arrasateko irudiak jaso ditugu eta gehienak, etxe partikularretan zeuden lanak dira. Herriaren historia eta paisaia laburbiltzen duela esango nuke; 1941. urtetik 2000ra bitartean egindakoak dira. Oso eskertuta gaude jabeen prestutasunarekin, etxe askotan gurera sartuko bagina moduan sartu gara. Eskerrik asko, era berean, Galartaren familiakoei eta Udalari", kontatu du elkarteko presidente, Alvaro Arregik.