Arrasateko Udalak antolatuta etorri ziren duela hilabete Bizikume ekimenekoak Arrasatera. Iruñea aldean bizikletan dabiltzan emakumezkoak batzeko egindako ekimenaren berri eman zuten, eta ekimen horrek Euskal Herriko beste hiriburu batzuetan izandako harrera onaz jardun zuten. Baina, Debagoienan hutsunea dagoela ikusita esperientzia gurera ekartzeko ahaleginean dabiltza, eta hurrengo pausoa domekako bizikleta martxa egitea izango da: "Arrasatetik Urkulu aldera joango gara, eta handik Zubillagara jaitsiko gara, bidegorritik berriro ere Mojategira itzultzeko. Uste dugu egingarria dela, inork ez dezala beldurrik izan, inor ez da atzean geratuko. Mojategin hamaiketakoa izango dugu gertu, izan ere, badakigu tarte hori dela aproposa ingurukoak ezagutzeko, berriketan egiteko, eta telefono zenbakiak partekatzeko. Bizikleta gainean dugun maila ez da garrantzitsua, aurrerago etorriko da-eta mailaren edo esperientziaren arabera taldeak antolatzeko momentua. Domekarako ekarri behar den gauza bakarra da bizikleta, eta bizikletan ibiltzeko gogoa", adierazi zuen Larraitz Sanzberrok.
Bizikumeren gaineko informazio gehiago, hemen.