Abian da Sumendi Marrazki Lehiaketa

Eneko Azurmendi 2017ko urr. 24a, 10:00

Sumendi dendan aurkeztu beharko dira marrazkiak, urriaren 31a baino lehen. Hiru kategoria egongo dira: lehena 12 urtera artekoa, bigarrena 13 eta 17 urte bitartekoa eta azkena 18 urtetik gorakoentzakoa. Seigarrenez ari dira egiten aurtengoan. Aurkeztutako marrazkiek, ohi moduan, Sumendi eta Halloweenekin erlazionatutakoak izan beharko dute.

Marrazkiaren atzeko aldean Izen-abizenak eta adina jarri beharko dira. Irabazleak Sumendi dendako kideen laguna den Imanol Gallegok aukeratuko ditu. Saria Sumendiko produktuez osatutako otarra izango da eta azaroaren 1etik aurrera jaso ahal izango dituzte irabazleek.

Irabazleak diren marrazkiak Sumendin bertan jendaurrean jarriko dira ikusgai azaroaren 1etik 5era bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak