Gurutze Gorriak Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioarekin koordinatuta dihardu eremu horretan. Gipuzkoan guztira, 2016an programa martxan jarri zenetik irailaren amaiera arte, 186 asilo-eskatzaile eta errefuxiaturi lagundu zaie (96 2016an eta 90 aurten). Gurutze Gorriak probintzian 64 plaza dituela jakitera eman du: 24 Donostian, 24 Eibar-Ermuan eta 16 Arrasaten. Laguntza jaso duten %19a adingabeak dira.
Bereziki Venezuelatik, Siriatik eta Eritreatik etorritako pertsonei lagundu zaie azken urtean, baina beste herrialde batzuetatik ere etorri dira. Greziatik, Italiatik, Libanotik eta Turkiatik asiloa eta babesa eskatzen duten pertsonak birkokatzeko programaren esparruan, Gipuzkoako Gurutze Gorriak 34 pertsonari lagundu die.