Diziplina anitzeko artista da Peluso; bere oinarria, bere sustraiak musika beltza dira… swing-a, jazz-a, blues-a eta antzerkia, horiek inguratuta hazi zen; eta adar zaharragoei ere heltzen die, erritmo afrikarrei edota dunbal eta txindata erritmo soil bati. Gutxika-gutxika hip hop musikara heldu zen, eta erabat bere egin zuen: zehatz eta malgu bihurtu zuen, dantzagarri, letra abstraktu, magiko eta originalak, sintetizatzaileak eta baxu eta ahots-sampler apartak lagun.
Nizuri Tazuneri proiektuak eman zion hasiera musika saioari. Bi lan dauzkate jada kale eta sarean; Japanesence (2014) eta Musika ala hill (2017), biak euskaraz. Eraberritzea eta tradizioa dira talde fresko honen zutabe nagusiak, eta beren zuzeneko emanaldietan ez dute inor hotz uzten.