Partidu traketsa egin arren, denboraldiko lehen garaipena lortu du MUk

Miren Arregi Amasorrain 2017ko urriaren 22a

53-44 irabazi zion atzo MUk, La Flecha taldeari; hala, denboraldiko lehen garaipena eskuratu du. Hurrengoa Ordiziaren kontra jokatuko dute arrasatearrek. Partidu lehiakorra izango da.

Irabazi egin zuen Arrasateko taldeak, baina trakets aritu ziren jokoan. "Partidua oso trabatua izan da", zioen Josu Larreategi entrenatzaileak. "Taldea oso urduri ikusi dut lehen garaipena eskuratu guran". Larreategiren hitzetan, garaipena eskuratu izana garrantzitsua da, baina lanean jarraitzea ezinbestekoa da, ez baitzitzaion atzo, ez erasoan egindako lana ez eta defentsan egindakoa gustatu.

Justin Satchell-en lesioa

Taldeak fitxatu berri duen Justin Satchell jokalariaren lesioaz galdetuta Larreategik azaldu du, lau asterako lesioa duela eta uste duela, Gabonak arte-edo ez dela Miamiko jokalaria partiduak jokatzeko moduan izango.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak