Quiron Askartza taldea hartuko du Ford Mugarrik Iturripen

Eneko Azurmendi 2017ko urr. 20a, 12:33
Kepa Zelaia, Ford Mugarriko jokalaria, jaurtiketa batean.

Lau jardunaldi jokatu ostean, sailkapeneko lehen postuan dago Ford Mugarri. Oraindik ez dute partidurik galdu arrasatearrek: hiru irabazi dituzte eta bat berdindu, hain zuzen. Etzi, domekan, izango da partidua, 11:30ean, eta lidergoari eusten saiatuko dira Patxi Garciaren mutilak.

Hala ere, espero baino denboraldi hasiera zailagoa izaten ari dela adierazi du Josu Herrerok, taldeko kapitainak. "Oraindik ez dugu galdu eta emaitza aldetik ondo gabiltza. Hala ere, jokalari asko ditugu lesionatuta, jendez justu gabiltza, eta horrek asko baldintzatzen gaitu. Izan ere, entrenamenduetan ezin izaten ditugu jokaldi asko landu, eta hori partiduetan nabaritu egiten dugu", azaldu du.

Domekan, Quiron Askartza taldea izango dute aurkari. Lehen Nazional Mailatik jaitsi berri den taldea da eta Herrerok aitortu du ez dutela taldea ezagutzen. "Ez dakigu nolako maila izango duten, baina guk etxean jokatzen dugu eta irabaztera irtengo gara".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak