[AZKEN ORDUKOA] Aratz Gomez euskal presoa askatu dute 18 urte kartzelan egon ostean pic.twitter.com/OhNhxkV1mu
— Goiena Albisteak (@goiena) 2017(e)ko urriak 19
Gaur goizean askatu dute Aratz Gomez Mont-de-Marsan espetxetik -zigorra osorik beteta-. Bertan familia eta lagunak zituen zain.
1998tik preso
Irunen atxilotu zuten 1998ko azaroaren 16an, hogei urte zituela. Hemezortzi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten ETAko kideak izateagatik. Arkaitz Saezekin batera atxilotu zuten Gomez, eta biek ia bi hamarkada eman dituzte kartzelan. Zapatuan askatuko dute Saez ere, eta urriaren 28an ongi etorria egingo diete biei Azkainen.