EH Bilduk bat egiten du Edesa Industrialeko eta Geyserreko langile kaleratuekin

Xabi Gorostidi 2017ko urr. 17a, 15:43

Garagartzako planta ixtea arrasatearrentzat "oso berri txarra" dela adierazi dute, eta euren elkartasuna helarazi nahi izan diete langileei, komunikabideetara igorritako ohar bidez. "Lanpostu horien galera kolpea da lehenbizi langileentzat beraientzat, eta bigarrenik herriko orainaldi eta etorkizunarentzat" azaldu dute.

Edesa Industrial eta Geyserreko langileekin bat, proiektu industrialaren alde

Arrasateko EH Bilduk elkartasuna adierazi nahi die Edesa Industrial eta Geyser Gastech enpresetako langileei 141 kaleratze iragarri ostean atzo CNA Group taldeko zuzendaritzak.

Berri oso txarra da arrasatearrontzat Garagartzako plantaren itxiera eta bat gatoz langileen demandarekin ekoizpenak bertan jarraitu behar duelako. Lanpostu horien galera kolpea da lehenbizi langileentzat beraientzat eta bigarrenik herriko orainaldi eta etorkizunarentzat. EH Bilduk Arrasaten kalitatezko lanpostuak nahi ditu etorkizunean eta horretarako ezinbestekoa da industria jarduerak sendo egotea.

Arrasateko EH Bildu langileen alboan egongo da instituzioetan eta kalean. Horrez gain lan egingo dugu eragile guztien inplikazioa lortzeko kaleratzeei eta enpresaren proiektu industrialari soluzio ahalik eta hoberena lortu asmoz.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak