Alberto Iñurrategi eta Xabier Leibar aurrez aurre martitzenean, kirol-prestakuntzaren gainean jarduteko

Mirari Altube Arrese 2017ko urriaren 12a

Mondragon Linguak antolatutako Topaketalk jardunaldien baitan, Mount hizkuntza izenarekin, elkartuko dira Alberto Iñurrategi mendizale aretxabaletarra eta Xabier Leibar medikua Arrasateko Kulturaten, martitzenean, urriaren 17an (19:00). Mendiaren, kirolarien prestakuntzaren eta beste gai askoren gainean jardungo dute.

Errendimenduko kirolaren bueltan bizi diren bi lagunen arteko solasaldia izango da. Basque Team-eko zerbitzu biomedikoen arduradun izan da Leibar eta gaur egun Espainiako Olinpiar Batzordearen Kiroleko goi-errendimenduko masterra ematen du. Azken urteetan atleten prestakuntza fisikoak izandako bilakaeraren inguruan egingo du berba Iñurrategirekin.

Edonorendako izango dituzte ateak zabalik baina aurrez izena eman beharra dago: Mondragon Lingua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak