Ane Labaka bertsolaria da eta Beatriz Egizabal, berriz, antzezlea eta ipuin kontalaria. Lasarte Oriakoak dira biak, eta, indarrak batuta eta diziplinak uztartuta, Erradikalak gara ikuskizuna sortu dute. Bada, gaur, egubakoitza, Arrasatera ekarriko dute. 19:00etan izango da, Kulturateko areto nagusian.
"Erradikalak zarete, esaten digute. Eta nahi eta behar baino gutxiago, pentsatzen dugu. Bi emakume elkartu gara eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertso eta bakarrizketa formatuan. Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara iritsi nahian. Erradikalak gara, esango dizuegu. Eta nahi eta behar baino gutxiago, pentsatuko duzue". Hala aurkezten dute ikuskizuna Labakak eta Egizabalek.
Feminismoaren ikuspuntutik hainbat gai lantzen dituzte Erradikalak gara ikuskizunean, horietako asko euren bizipenetatik abiatuta. Euskaltzaletasua, aniztasuna, sexua eta indarkeria dira lantzen dituzten
gaietako batzuk. Ordubete pasatxoko emanaldia izango da.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak