Atxilotuei osasun publikoaren aurkako delitu bat, droga trafikoa, eta Gipuzkoako herri ezberdinetan, batez ere heroina banatzen duen trafikatzaile-talde bateko kide izatea egotzi die Polizia Nazionalak. Atxiloketak Polizia Judizialaren Donostiako Brigada Probintzialak egin ditu.
Ustezko kriminalak Arrasaten, Pasaian eta Donostian zeuden finkatuta, eta taldea ondo egituratuta zegoen; partaide bakoitzak bere zereginak zituelarik.
Miaketetan droga ezberdinak konfiskatu ditu Poliziak: heroina, 253 gramo; kokaina, 10 gramo; haxixa, 20 gramo; marihuana, 50 gramo eta speed-a, 6,7 gramo. Honetaz gain, eskudirua, aire konprimatuko pistola bat, pistola elektriko bat eta salmentarako eta pisaketarako tresnak aurkitu dituzte.