Bi atxilotu Arrasaten, ustez labanarekin mehatxatuz lapurreta egiteagatik

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko urriaren 11

Ertzaintzak jakinarazi duenez, atzo, bi gizon gaztek beste gizonezko bati dirua lapurtu zioten, laban batekin mehatxatuz. Lapurreta Arrasateko Biteri etorbidean gertatu zen, 20:35ean.

Ertzaintzak azaldu duenez, lapurreta batez ohartaraziz deia jaso zuen atzo Deba Urolako Ertzain-etxeak. Patruila bat Arrasateko erdigunera hurbildu zen eta ustezko lapurrek ihes egin zuten ingurua aztertu zuten. Arrasateko azoka plazaren alboan, jasotako deskribapenarekin kointziditzen zuten bi gazte aurkitu eta atxilotu zituzten. 

Atxilotuak 22 eta 23 urteko bi gizonezko dira,  polizia-aurrekariak dituzte biek eta Bergarako guardiako epaitegiaren esku daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak