Hirukoteak power-pop generoa lantzen du; hau da, melodia handiko rock gitarra-zalea. Bira honetan, Shock Treatment taldeko Cockyrekin grabatutako Open 24 hours izeneko hirugarren diskoa aurkezten ari da hirukote valentziarra.
Emanaldia bihar, eguena, izango da Arrasateko gaztetxean, 22:00etan. Sarrerak bost euro balioko ditu, betiko moduan.