Taldea osatu zuten Leire Ugartek, Andrea Hernandezek, Alba Revueltak, Maite Olidenek eta Amaiur Mendizabalek, eta bigarren postu horri esker Alacanten izango dira azaroan, Espainiako Txapelketan. Asteburuan, berriz, hilaren 15ean gimnasta horiek Eibarko Ipurua kiroldegian egingo duten Gipuzkoako Txapelketan izango dira.