250 txirrindulari Mondran Bike MTB martxan

Txomin Madina Milikua 2017ko urriaren 8a

Debagoienetik, Euskal Herri osotik eta urrunagotik, esaterako Burgosetik etorritako txirrindulariek hartu dute parte gaur Arrasaten egin duten Mondran Bike MTB martxan. Lehen orduan herrigunean fresko egin arren, behin mendi aldera igota sekulako giroaz gozatzeko aukera izan dute parte-hartzaileek. Zirkuituan egin diren aldaketak txirrindularien gustukoak izan dira, eta aurten Seber Altube plazan hasi eta amaitu denez, herrian beste urte batzuetan baino gehiago nabaritu da martxaren presentzia.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak