Kategoriaz igo berri dira eta bazekiten liga hau gogorra izango zela. "Jendez nahiko justu gabiltza eta bagenekien partidu gogorra izango zela. Hala ere, maila eman dugula uste dut. Mutriku goian dabilen taldea da eta 24 jokalarirekin etorri da. Baina, uste ez zuten arren, gaurkoan sufritu egin dutela esan digute. Baina... zer egingo diogu ba, pena bat izan da", azaldu du kapitainak.
Hamar minutu faltan ARTk egindako ensaioa-k markagailuan aurretik jarri du taldea. Baina, ezinezkoa izan da. "Azken unean berdindu egin dugu eta ezinezkoa izan da. Nekea, nekea sumatu dugu jokalari falta daukagulako aldaketak egiteko".
Inork minik ez du hartu eta hurrengo partiduari begira 18 izango dira. "Hurrengo partiduetara begira, ligako bost taldek borrokatuko dute liga; guk beste bost taldeekin izango dugu aukera. Gainera, hurrengo partidura begira ere 18 jokalari izango gara eta inork minik hartu ez izana garrantzitsua da guretzako. Ekipo polita daukagu eta ez daukagu ezer galtzeko liga honetan; disfrutatzera etorri gara eta mailari eustera".