Txaranga doinuez lagunduta, jendez lepo bete da herriko plaza, beste behin. Kantuan eta saltoka hartu dute aurten ere Maritxuren miraria. Aurrez herritarrek Kataluniarekin erlazionatutako miraria izango zela uste zuten 41.a, eta halaxe izan da. Ardo kopa eskuan, Maritxu Kajoiren omenez topa egin eta aurrera jarraitu du festak.