Justin Satchell jokalari ipar-amerikarra fitxatu du Ointxe!-k

Mirari Altube Arrese 2017ko urr. 6a, 17:11
Justin Satchell iritsi berri.

Miamitik, Saint Leo Unibertsitatetik, datorren Justin Satchell jokalaria fitxatu du Ointxe! Arrasateko saskibaloi elkarteak. Mondragon Unibertsitatea taldearekin EBA mailan jokatuko du 2017-2018 denboraldian.

Josu Larreategi taldeko entrenatzaileak adierazi du "barruko jokoa indartu beharra dutela taldean, eta horretan laguntzeko fitxatu dutela Satchell". Domekan, urriaren 8an, azterketa medikua egingo diote Athlon-en. 

Bihar, zapatua, hasiko du denboraldia EBA mailan jardungo duen MU taldeak. Lehen hitzordua kanpoan du, Burgos de Santiagoren aurka jokatuko du hain zuzen ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak