Urtero moduan, ondo landutako ibilbidea izango du martxak, tramu batzuek zailtasun teknikoa izango dute –enduro deritzonak–, baina horiek jaisteko alternatiba errazagoak aurreikusi dituzte antolatzaileek. Ibilbide luzeak 30 kilometro izango ditu (1.600 metroko desnibela) eta motzak 25 kilometro (1.600 metro).
Domekan bertan izena emateko aukera egongo da, 08:00etatik 09:00ak arte, 15 euro ordainduta, Seber Altuben.