Kalitatearen nazioarteko zigilua jaso dute Mondragon Unibertsitateko bi ingeniaritza graduk

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko urr. 4a, 12:19

EUR-ACE® zigiluaren entrega, urriaren 4an.

Mondragon Unibertsitateko bi gradu berrik EUR-ACE® deituriko ingeniaritza arloko kalitatearen nazioarteko zigilua jaso zuten atzo. Graduak honakoak dira: Gradua Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzan eta Gradua Industria Antolakuntzako Ingeniaritzan.

Hezkuntza Egiaztatzeko Europako Sareak (ENAEE) ematen duen EUR-ACE® zigilua jaso du, beste behin ere, Mondragon Unibertsitateak. Europako Goi Hezkuntzako Esparruan zehaztutako estandarretan oinarrituz, ingeniaritza-graduko edo masterreko tituluak ebaluatzeaz arduratzen den Europako sare horrek bermatutako ingeniaritza-tituluak dituen euskal unibertsitate bakarra da.

Gainera, 2014an, estatuko lehen unibertsitatea izan zen zigilu hori eskuratzen. Orduan, Mekanikako Ingeniaritzak eskuratu zuen ziurtagiri europarra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak