Urriaren 18an, bi autobus joango dira Arrasatetik Hotel Irache-ra. Bertan, hamarretakoa egin ostean, Los Tesoros de Bartolo kontserba-enpresa berria bisitatuko dute, eta ondoren Lizarra ezagutzeko aukera izango dute. Bazkalorduan Hotel Irache-ra itzuliko dira, eta jan ostean, Superbingo-an jokatu eta dantzaldia egongo dira. Amaitzeko, irteeran parte hartu duten guztiek oparia jasoko dute.
Izen ematea
Urriaren 9an, astelehena, 10:30ean eman beharko da izena. Aste bat beranduago, hilaren 16an, bidaia txartelak banatuko dira 11:00etan. Pertsonako 34 euro ordaindu beharko dira.
Libre gelditzen diren txartelak Arrasateko beste erretiratuen elkarteek eskatu ditzakete.