Lokatzari aurre eginez jaitsiera ikusgarriak egin dituzte Arrasate Enduro proban

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko urr. 1a, 17:42

Bihar, Arrasateko II. Enduro probak eman duenaren gaineko erreportaje zabala eta protagonisten hitzak,  'Harmailatik' saioan, 21:30ean.

Probako azkarrena Beñat Seminario nafarra izan da, Adiran Jurado (23 urtez azpiko onena) eta Markel Uriarte debagoiendarren aurretik. Uriartek zulatua izan du probako hirugarren zatian, eta horren ondorioz denbora dezente galdu du.

Arrasate II. Enduro probak lau zati izan ditu aurten. Horietako bi sekretuan gorde ditu antolakuntzak, eta ziklistek ez zituzten, beraz, aurretik ezagutzen. Hala ere, ziklistek euren trebezia erakutsi dute bi gurpilen gainean, lokatzez beteriko hainbat gunetan.

Arrasatear ugarik ere parte hartu du proban, eta orokorrean ziklista guztiak oso pozik gelditu dira antolakuntzarekin eta ibilbidearekin. Gainera, aurten, bi emakumek parte hartu dute bigarren urtez jokatu den Enduro proban.

Sailkapen orokorra:

1- Beñat Seminario 21:39

2- Adiran Jurado 21:46

3- Markel Uriarte 21:47

4- Borja Canella 21:52

5- Gaizka Juaristi 22:05

6- Isaac Hilario 22:06

7- Juanjo Esnaola 22:30

 

Erlazionatuak

Arrasateko II. Enduro Txapelketa egin dute gaur

Oihana Elorza Gorostiza 2017 urr 01 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak