Bi gazte atxilotuta bart gauean Uribarriko zaharretxean lapurreta egiteagatik

Xabi Gorostidi 2017ko urriaren 1a

Goizaldeko lauretan harrapatu dituzte egoitza barruan lapurretan Ertzaintzako agenteek, aurrez bizilagun baten deia jaso ostean. Kanpoko atea, diru-kutxa eta makina txanpon-jalea indarrez zabaldu dituzte lapurrek, eta 310 euro aurkitu dizkiete soinean. 22 eta 33 urteko atxilotuak Ertzaintza etxera eraman dituzte, eta laster izango dira epaituak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak