Apirilean, moto bazkaria egin zutenean, 200 parte hartzaile izan zituzten, baina eguraldia alde izan zuten orduan.
"Gaur goizean, lanean jartzeaz bat euria ari zuen, eta beldurtuta geunden jasoko genuen erantzunarekin. Faktore klimatikoa aurka izan arren, 50 lagun inguruk parte hartu dute erakusketan, eta 60 kilo janari batu ditugu. Apirilean 300 izan ziren, eta gaurkoan 60, baina gutxiago izan arren, gure ekarpena egitea da garrantzitsuena. Gure filosofia hori da, eta mantendu egingo dugu aurrerantzean ere".
Orain Al-Andalus jatetxean elkartu dira bazkaltzeko, eta ostean, Los W.C. talde mondrauetarraren kontzertua izango da.