Arrasate Musikaleko Edorta Aiastuik adierazi du "oso pozik" daudela kontzertuak erakarri duen jende kopuruarekin, eta baita emandako maila musikalagatik ere.
Lehen aldia da Viana banda herrira gonbidatzen dutela. "Arrasate Musikaleko irakasle baten gurasoen bitartez sortu zen aukera. Era honetako elkartrukeak oso positiboak dira, kontaktuak egiteko, eta musikariak motibatzeko. Iraganean egin izan ditugu horrelako irteerak Salou edo Madril aldera, baina denbora generaman horrelakorik egin gabe".
Orain Sara jatetxean elkartuko dira bazkaltzeko. "Vianakoak autobusean etorri dira, eta bi bidai egingo ditu txoferrak Arrasatekoak ere autobusez igotzeko. Ikusi egin beharko da, baina ez ninduke harrituko bazkalostean Vianakoek instrumentuak atera eta kontzertu inprobisatu bat egitea. Errugbian bezala, hirugarren zatiak, beti dira hoberenak".