Fagor Arrasatek lantegi berria inauguratu du Alemanian

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko ira. 29a, 18:10

Fagor Arrasate Deutschland GmBH-ren inaugurazioa.

Fagor Arrasate Deutschland GmBH inauguratu zen atzo Alemaniako Hilpoltstein herrian. Instalazio berri hauen helburua, kooperatibak merkatu alemaniarrarekin duen konpromisoa indartzea da.

'Inoiz baino hurbilago' lema, oinarrian

Fagor Arrasatek jakinarazi duenez, Alemania eta bere inguruko eskaera zorroa hazten joan da azken urteotan eta hori izan da lantegia martxan jartzearen arrazoi nagusia. Alemania eta inguruko lurraldeei -Austria eta Suitza-, zerbitzu eta arreta komertzial hurbilagoa eta pertsonalizatuagoa emango zaie instalazio berri hauei esker. Horrela, bezeroek produktibitatea eta errentagarritasuna hobetzea espero du Fagor Arrasatek.

Lantegi hau eraikitzeak Fagor Arrasatek epe luzera egin duen apustu estrategikoa erakusten du; bezero alemanei zerbitzu komertzial pertsonalizatuagoa emanez. Jose Mari Balzategik, Fagor Arrasateko zuzendari nagusiak, lantegi berri hau irekitzea kooperatibaren historian "mugarria" izango dela azpimarratu zuen inaugurazioan. Arantxa Tapia sailburua ere irailaren 28ko inaugurazioan egon zen Alemanian. Haren hitzetan egoitza berria "ondo eginiko lanaren" emaitza da eta kooperatibaren zerbitzu berri honek, "balio erantsia" eskainiko die bezeroei. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak