Buzkantza eta rock and roll ugari Garagartzako jaietan

Xabi Gorostidi 2017ko ira. 29a, 17:53

Ordu eskas geratzen da Garagartzako jaiak hasi daitezen. Gaur eta bihar iluntzean buzkantza dastaketak eta rock kontzertuak izango dira auzoko festetako pizgarri, eta domekan, aldiz, euskal dantzak izango dira protagonista.

19:00etan ekingo diote festari ikurrinaren igoerarekin eta etxafuegoen eztandarekin. Meza ere egingo dute ordu berean, eta 20:00etan Patxixenan buzkantz-jana egingo dute, trikitilariek kalejira egiten duten artean. Behin buzkantzak bapo janda, kontzertuen txanda izango da. Libertad Condicional eta The Hans Blues Band talde mondragoetarrak igoko dira oholtzara, 22:30ean.

Zapatuan eta domekan ere bai

Larunbat goizean umeentzako jolasak jarriko dituzte, 11:30ean. Arratsaldean Gorriti eta bere animaliek geldialdia egingo dute Garagartzan, eta 20:00etan, berriz egingo dute buzkantz-jana Patxixenan. 22:30ean hasiko da Buzkantza Rock jaialdia; lau talde izango dira: Drop, Sindy Berbenas, Iruñeko Against You eta Iskanbila talde mitikoa.

Domeka goizean, meza, luntxa eta euskal dantzak egongo dira. Horien ostean, festei datorren urtera arte agur esan aurretik, auzoko bazkaria egingo dute, 15:00etan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak