Euskal Herriko eta nazioarteko koreografoen dantzen batura

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2017ko ira. 29a, 13:44

'Harri, orri, ar' ikuskizunaren une bat. Argazkia: B. Razquin

Dantzaz konpainiaren Harri, orri, ar dantza garaikidea ikuskizuna bihar, zapatua, 19:30ean, Amaia antzokian.

Sormen Koreografikoaren Nazioarteko Zentroa bilakatu dute Dantzaz konpainia azken urteotan; hortaz, askotariko jatorri eta profiletako koreografoekin elkarlanean sortzen dituzte agertokian eskaintzen dituzten lanak.

Elkarlan horren isla da Dantzaz-en azken ekoizpena: Harri, orri, ar. Gaur, egubakoitza, ikasleentzako emanaldi itxia egingo dute, eta bihar, zapatua, ostera ikusle guztientzako, 19:30ean, Amaia antzokian. Hamar eurotan eskura daitezke sarrerak.

Hiru ikuskizun bateratuta

Dantza garaikidea emanaldia da eta 75 minutuan hiru istorio kontatuko dituztela azaldu du Dantzaz konpainiako zuzendari nagusi Fernando Saenz de Ugartek. "Elkarren artean ez dute loturarik. Lehenengoak –Segundu baten istorioa– erabaki bat hartzeko unean norbanakoaren buruan gertatzen dena jasotzen du. Bigarrenean –Complete Surrender– Jorge Jauregi Bilboko koreografoa batez ere oinarritu da, esfortzu bat azkeneraino nola eraman azaltzen; eta hirugarren zatian, ikuskizunari izena eman dion Harri, orri, or izenekoan, gastronomia eta haurren jolas ezaguna bateratu ditu Paolo Mohovich koreografoak Getarian bizi den Enrique Fleischmann sukaldari mexikarraren laguntzarekin. Ikusgarria da elkarrekin sortu duten istorioa; bitxikeria moduan esan, dantzariek agertokian eta emanaldia bukatutakoan, ikusleek ere bai, atrezzo osagai horiek jateko aukera izango dutela. Hori guztia dantzaren bitartez kontatuko dute agertokiko hamabi lagunek".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak