Arrasateko Gure Esku Dagok uste du Kataluniak bizi duen egoerari erantzun bat eman behar zaiola: "Ideologia politiko guztien gainetik, demokrazia eta herritarron adierazpen askatasuna dira, behin eta berriz, larriki zanpatuak direnak. Hau honela, Gure Esku Dago mugimendu herrikoiak eta demokratikoak ezin du axolagabekeriaz bestaldera begiratu. Gaur ez baita Kataluniaren adierazpen demokratikoa soilik jokoan dagoena, demokrazia bere osotasunean da jokoan dagoena".