Egitarauko lehenengo hiru piezak Arrasate Musikaleko Bandak interpretatuko ditu, hurrengo hirurak Vianako Udal Bandak, eta, azkeneko bi piezak jotzeko, bi bandak elkarrekin igoko dira oholtza gainera.
Vianako Udal Banda
Vianako Udal Bandaren ibilbidea 2004ko urrian hasi zen, Javier Solano Mendiolaren zuzendaritzapean, eta lehen kontzertua 2005eko herriko jaietan eskaini zuten. Hasiera batean, Udal Musika Eskolatik etorritako 28 lagunek osatu zuten taldea, baina, gaur egun, 55 musikarik osatuta dago –10 eta 80 urte bitartekoak–.
Bandaren kontzerturik esanguratsuena Juan Manuel Serrat kantautorearekin batera 2013an eskainitakoa izan zen.