2017/12/23 20:00

Ikuskizunak

'Artxipielagoa' ikuskizuna

'Artxipielagoa' ikuskizuna
Amaia antzokia, Arrasate

Ainhoa Garmendia sopranoak, Andoni Egaña bertsolariak, Pello Ramirez txelo eta eskusoinu jotzaileak, Garikoitz Mendizabal txistulariak, Germán Ormazabal pianoa jotzaileak eta Belén Ibarrola artistak beren gaitasunak eta ametsak batu dituzte guztiek batera Artxipielagoa izeneko ikuskizuna osatzeko. Emanaldia narrazio, abesti, bertsolaritza, musika eta bideoproiekzio uztarketa bat da. Uhartez uharte osatutako artxipielago bat, alegia. Ikuskizun berritzaile eta desberdina da, non ikuslearen parte-hartzea ezinbestekoa den. Horretarako, atzo eta gaurko euskal abesti klasiko eta modernoak uztartuko dituzte. 

Sarrera: 12€.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak