1975eko irailaren 27an, bost pertsona fusilatu zituzten; frankismoko azkenak. Geroztik, egun hori hartu dute hainbat gizarte eragilek, aurretik eta geroztik hil dituzten "borrokalariak" omentzeko.
Sorturen komunikatua:
Hainbeste gauza egiteko ditugun garai hauetan, memoria ariketa bat egin eta biktima guztien errekonozimendua indartzeko murgildu gaitezen une bat gure herriko historiaren hainbat gertaeretan. Guztia eman duten lagun horiek ez al dute merezi gure oroimenera ekartzea?
Aurrera egin behar dugu, baina herri honen etorkizuna ezin da eraiki, tarteka, aurretik gertatutako guztia oroitu gabe. Inor ez da ezinbestekoa, baina guztiok gara beharrezkoak. Hurbil zaitez Sebero plazara asteazkenean, gure aurreko borrokalariekin batera egingo dugu egun horretako bidea eta baita etorkizunekoa ere.