Goizeko hamaikak aldera jaso dute abisua larrialdietarako 112 telefono-zenbakian. Herritar batek deitu du esanez bizikletan zebilen gazte bat erori dela Arrasateko Anporreta mendian, eta besoan min handia omen zuela.
Hala, larrialdietarako hainbat baliabide bideratu dituzte bertara, besteak beste, suhiltzaileak, Udaltzaingoaren lur orotako ibilgailu bat, Zaintza eta Erreskate Unitateko ertzainak helikopteroan eta osasun-langileak.
Behin zauritua aurkitu eta esku-ohe batean jarri ondoren, helikopterora eraman dute, eta honek Arrasaten utzi du. Azkenik, anbulantzia batek eraman du 34 urteko gaztea Debagoieneko ospitalera.